martes, 5 de marzo de 2013

Euskal Herriko musika taldeak 1.1.

Aurretik aipatutako euskal musika taldeak onak dira eta arrakasta handia eduki dute Euskal Herrian eta baita hemendik kanpo ere, baina badago euskal musika talde oso on bat, pertsonalki asko gustatzen zaidana eta mundu mailan ere oso ezaguna eta gustukoa dena:

Ken Zazpi

Ken Zazpi Jon Mikel Arronategik (Exkixuko baxujolea) eta Eñaut Elorrietak (Lugarriko abeslaria) 1996 an Gernikan bultzatutako musika taldea da.
Estraineko lana 2001ean kaleratu zuten, eta arrakasta itzela izan zen. Guztira 20.000 ale baino gehiago saldu ziren, eta taldea Euskal Herrian oso ezaguna egin zen.
2005ean ateratako diskoaren barruan, 2006. urtean Catalunya-Euskadi futbol partidako atsedenaldian aritu ziren, 70.000 pertsonaren aurrean, Bartzelonako Nou Camp zelaian. Gainera, besteak beste, Amaral, Sidonie eta Bunbury bezalako artistekin Sopa de Cabra talde katalanaren omenezko diskoan parte hartu zuten, "Instant del temps" abestia moldatuz.
2010. urtean kaleratu zuen taldeak orain arteko bere azken lana,Ortzemugak begietan, izenburu iradokitzailearekin.


Ken Zazpi '09

Euskal musikako instrumentuak 1.1.


 Euskal Herriko musikako instrumentu ezagunenak eta gehien jotzen direnak beheko hauek dira:



  • Alboka
  • Atabala
  • Danbolina
  • Danborra
  • Dultzaina
  • Hiru zuloko txirula
  • Panderoa
  • Silbotea
  • Supriñua
  • Trikitia
  • Txalaparta
  • Txistua
  • Ttun-ttuna

Euskal Herriko musika



Euskal Herriko musika bertan egindako mota guztietakoa hartuko dugu barne:Musika klasikoa,Folk musika, Rock ,Pop eta abar.
Hala ere, Euskal Musika zer den zehaztean lanak edukiko ditugu. Izan ere, euskal musika euskaraz egiten duten artistena soilik izango zen edo baita erdaraz (espaineraz, frantsesez, ingelesez,...) egiten dutena ere. Hemen hobetsi ditugu euskaraz erabiltzen duten musikariak, bakarlariak edo taldeak.