Estilo gehienak ezaugarri harmoniko zehatz batzutan oinarritzen dira:
* Kromatismoa funtsezkoa izango da mende honetako armonian. Kromatismo hau muturreraino eramatearen ondorio bat atonalismoa izango da, hau da, oinarrizko tonalitatearen erabateko eza. Arnold Schönberg austriarra izan zen sistema dodekafonikoa asmatu
zuena. Sistema honetan, konpositoreak, berak aukeratutako orden batean
antolatuko ditu eskala tonaleko hamabi soinuak, eta segida hori, edo
horren eraldaketa zehatz batzuk bakarrik erabili ahal izango ditu. XX.
mendeko autore gehienek sistema hau erabili zuten.
* Sistema
dodekafonikoan oinarriturik serialismoa agertuko da. Sistema honek,
notentzako orden bat ezartzeaz gain, figuren segidetarako, eta
intentsitate mailetarako orden bat ere ezartzen du.
* Politonalitatea edo tonalitate anitzen erabilera bateratua.
* Modalitatea edo pizkunde garaiko, eta arinagoko, moduen erabilera.
* Musika mikrotonala edo
zortziduna ohiko hamabi soinuetan baino gehiagotan zatitzen denean.
Estilo honetan “mikrotonu” bezala ezagutzen diren soinuak, eskala
arrunteko tonuak baino altuagoak edo baxuagoak izango dira.
Baina badaude era beraien bereizgarria arlo harmonikoan oinarritzen ez duten estilo berriak:
*Neoklazisismoa.
1.920ko hamarkadan estilo klasikora itzuli nahi duten autore batzuk
agertuko dira. Autore hauek euren konposaketen elementu guztiak obrari
formazko egitura argia eman diezaioten bilatzen dute. Harmoniari
dagokionez, autore hauek kromatismoa, barrokoko formak eta klasizismoko
formak nahasturik erabiliko dituzte. Estilo honetako autore aipagarrien
artean Igor Stravissky, Paul Hindemith, Sergei Prokofiev eta Dmitri
Shostakovich ditugu.
* Musika zehatza.
Izen honekin ezagutu zen eguneroko bizitzako soinu arruntak eta musika
tresnek sortutako soin abstraktu eta artifizialak elkartzen zituen
musika. 1.948an Pierre Schaeffer ingeniaria eta Pariseko beste
musikagile batzuk sortu zuten estilo hau.
*Musika elektronikoa.
Estilo honek Musika Zehatzean du bere oinarria. Estilo berri honetan
ekipo elektronikoak eta ordenagailuak soinu sortzaile bezala erabiliko
dira, eta ondoren soinu horiek eraldatu eta nahasteko.
* Opera. Garai honetan ere operak aurreko mendeetan izandako erakargarritasuna
mantendu du. Arrakasta gehien izan duten autoreen artean Richar Strauss,
Hans Werner Henze, George Gershwin eta Benjamin Britten ditugu.
*Balleta. Berpizkunde bat ematen da balletean Prokofiev, Bartók, Ravel eta Stravinsky bezalako autoreekin.
Mende
honetan topa dezakegun musika estiloak horrenbeste izan arren, eta
horren ezberdinak izan arren, badauzkate amankomunak diren zenbait
ezaugarri: Kualitate, dentsitate, testura eta soinuen iraupenean duten
interesa. Ezaugarri hauek melodiaren gainetik egongo dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario