martes, 26 de febrero de 2013

Euskal musika estiloak

Estilo gehienak ezaugarri harmoniko zehatz batzutan oinarritzen dira:
* Kromatismoa funtsezkoa izango da mende honetako armonian. Kromatismo hau muturreraino eramatearen ondorio bat atonalismoa izango da, hau da, oinarrizko tonalitatearen erabateko eza. Arnold Schönberg austriarra izan zen sistema dodekafonikoa asmatu zuena. Sistema honetan, konpositoreak, berak aukeratutako orden batean antolatuko ditu eskala tonaleko hamabi soinuak, eta segida hori, edo horren eraldaketa zehatz batzuk bakarrik erabili ahal izango ditu. XX. mendeko autore gehienek sistema hau erabili zuten.
* Sistema dodekafonikoan oinarriturik serialismoa agertuko da. Sistema honek, notentzako orden bat ezartzeaz gain, figuren segidetarako, eta intentsitate mailetarako orden bat ere ezartzen du.
* Politonalitatea edo tonalitate anitzen erabilera bateratua.
* Modalitatea edo pizkunde garaiko, eta arinagoko, moduen erabilera.
* Musika mikrotonala edo zortziduna ohiko hamabi soinuetan baino gehiagotan zatitzen denean. Estilo honetan “mikrotonu” bezala ezagutzen diren soinuak, eskala arrunteko tonuak baino altuagoak edo baxuagoak izango dira.

Baina badaude era beraien bereizgarria arlo harmonikoan oinarritzen ez duten estilo berriak:
*Neoklazisismoa. 1.920ko hamarkadan estilo klasikora itzuli nahi duten autore batzuk agertuko dira. Autore hauek euren konposaketen elementu guztiak obrari formazko egitura argia eman diezaioten bilatzen dute. Harmoniari dagokionez, autore hauek kromatismoa, barrokoko formak eta klasizismoko formak nahasturik erabiliko dituzte. Estilo honetako autore aipagarrien artean Igor Stravissky, Paul Hindemith, Sergei Prokofiev eta Dmitri Shostakovich ditugu.
* Musika zehatza. Izen honekin ezagutu zen eguneroko bizitzako soinu arruntak eta musika tresnek sortutako soin abstraktu eta artifizialak elkartzen zituen musika. 1.948an Pierre Schaeffer ingeniaria eta Pariseko beste musikagile batzuk sortu zuten estilo hau.
*Musika elektronikoa. Estilo honek Musika Zehatzean du bere oinarria. Estilo berri honetan ekipo elektronikoak eta ordenagailuak soinu sortzaile bezala erabiliko dira, eta ondoren soinu horiek eraldatu eta nahasteko.
* Opera. Garai honetan ere operak aurreko mendeetan izandako erakargarritasuna mantendu du. Arrakasta gehien izan duten autoreen artean Richar Strauss, Hans Werner Henze, George Gershwin eta Benjamin Britten ditugu.
*Balleta. Berpizkunde bat ematen da balletean Prokofiev, Bartók, Ravel eta Stravinsky bezalako autoreekin.
Mende honetan topa dezakegun musika estiloak horrenbeste izan arren, eta horren ezberdinak izan arren, badauzkate amankomunak diren zenbait ezaugarri: Kualitate, dentsitate, testura eta soinuen iraupenean duten interesa. Ezaugarri hauek melodiaren gainetik egongo dira.

Euskal Herriko musika taldeak


Euskal Herriko musika talde ezagunenak dira beheko hauek:

BERRI TXARRAK Berri Txarrak 1994an Lekunberrin ( Nafarroa ) sortutako rock taldea da. Taldea Gorka Urbizu (ahotsa eta gitarra), Aitor Goikoetxea (bateria), Mikel Lopez Rubio (baxua) eta Aitor Oreja (gitarra) laukoteak osatzen zuen hasiera batean, baina azkenak 2004ean taldea utzi eta hirukote bilakatu ziren.
Berri Txarrak @ Trini

SU TA GAR Su ta Gar 1987an Euskal Herrian , Gipuzkoako Eibar herrian sorturiko talde heavya da Diskografia: Jaiotze Basatia Hortzak Estuturik Munstro Hilak Sentimenak Jarraituz . Agur Jauna Gizon Txuriari. Su ta Gar 1987-89 . Homo_Sapiens? Jo Ta Ke Itsasoz Beteriko Mugetan Jainko Hilen Uhartea.
SU TA GAR

HESIAN Hesian 2006an sortutako talde sakandarra da. Punk-rock eta hardcore melodikoen nahasketa bat ikusten da beraien abestietan, ska kutsu bat ere antzematen delarik. Ezaugarririk aipagarriena, nahasketa oso erakargarriak sortzen duten 2 ahotsak dira (emakume-mutil ahotsa). Hitzei dagokienez, gizarte eta politika aldarrikapenak, edota sentimendu ezberdinen adierazpenak dituzte hizpide.
Hesian (Jimmy Jazz, Gasteiz)

KORTATU Kortatu ska eta punk musika taldea izan zen. 1984ko udan Irunen osatu zen. Hasieran batean Euskal Rock Radikal labelpean kokatu zuten arren, Kortatuk sailkapen guztien aurka egin zuen. Lehenengo diskoetan euskaraz eta gaztelaniaz abesten zuten, baina azkena euskara hutsean dago. Pixkanaka ska mugimendutik hip -hop aldera mugitu ziren. Letrei dagokienez, "party-ska"tik "combat-rock" aldera garatu ziren. Hala ere, doinu nagusiak aldatzeke jarraitu zuen: tortura, opresioa eta justizia soziala. Zentsura ere jasan behar izan zuten, batez ere Juan Carlos I erregea robot bezala atera nahi zutenean. 1988an , taldea desegiteko erabakia hartu zuten. Muguruza anaiek Negu Gorriak sortu zuten orduan.
Iñigogaz - Basque Fire Department

GATIBU Gatibu 2002ko udan Gernika aldean sortutako rock musika taldea da.

Gatibu on JetLagBIO'08

martes, 19 de febrero de 2013

Euskal musikako instrumentual 1.2.

Euskal musikaren munduan gehienbat erabiltzen diren instrumentuak aurreko sarreran aipatu ditugu
 eta orain, bakoitzaren azalpen txiki bat sartuko dugu.

ALBOKA: euskal musika tresna tradizionala da, klarinete bikoitza dena. Izena arabieratik omen dator: al-bûq (البوق).

Alboka

DANBOLINA: perkusiozko musika tresna menbranofonoa da,Euskal Herrian tradizionalki oso hedatua.Txistua laguntzeko erabili ohi da, erritmoa markatzen. Txistulariak ezkerreko eskuinaz txistua jotzen duen bitartean, eskuineko eskuaz danbolina jotzen du melodiaren erritmoa markatzeko. Atabalarekin aldea nabaria da, altuagoa eta estuagoa baita; halere adabakiak eta tentsore-sistema bera ditu.
danbolina eta txistua
DANBORRA: perkusiozko musika tresna menbranofono arrunta da. Hainbat kultur ekitalditan erabiltzen da, bai eta beste mota batzuetakoetan ere, armadaren desfileetan adibidez. Hainbatetan, gaita nafarrari laguntzen dio. Danbolinak eta atabalak bezala gorputza du, baina egurrezkoa izan ordez, danborra letoizkoa da. Neurriak danbolinaren antzekoak dira. Danborraren larruak axoren azalezkoak izaten dira eta soinu ederra ateratzeko hobe da tenkaturik edukitzea. Pordoiak lau izaten dira eta metalezkoak, gitarraren sokak erabiltzen dira. Danbor-joleak bi makilatxo erabiltzen ditu, danbolinarenak baino lodixeagoak.
danborra
TXISTUA: tradizioz Fa sostenituan afinatua, hiru zuloko txirularen Euskal Herriko aldaera da, Euskal Herriko musika tresna tradizionaletatik garrantzitsuenetarikoa.
Bere jatorria Erdi Aroko eta Pizkundeko koblakaritzan dagoen arren, bere egintzan erabilitako material desberdinez baliatzean eboluzionatu egin du. Erabilitako materialen artean hezurra, egurra, plastikoa, metala edo ABSa daude. Berrikuntzarik handiena metalezko fita gehitzea izan zen. Hezurrezkoak, kanaberazkoak eta bertako zurezkoak topatu dira, baina gaur egun egun exotikoagoekin fabrikatzen dira.

txistua  

Euskal dantzak

Euskal Dantzak euskal kultura eta folklorearen osagai garrantzitsuak dira. Herri, eskualde edo lurralde batetik bestera dantzak aldatu egiten dira, baita esanahia eta dantza egiteko modua ere (jantziak, partaideak...). Dantza batzuk oso zaharrak dira, ia betidanik egin dira Euskal Herrian, baina badaude antzinako dantzen bertsio eraberrituak ere.
Euskal dantzak hain fenomeno aberatsak direnez, zaila da sailkapenen bat egitea. Ikertzaile bakoitzak bere eredua dauka; horrela, Juan Antonio Urbeltzek aldagai morfologiko eta koreografikoak aintzat hartuta sailkatu ditu, Jose Antonio Quijerak formaren araberako sailkapena egin zuen eta Julio Caro Barojak denboran izandako bilakaeraren araberakoa.
Dantza tipologiei dagokienez, hiru eratakoak daudela esan genezake;
  • Erromeria edo plazetako dantzak. Herrietako jai eta erromerietan egiten dira, eta nahi duen guztiak parte hartzen du. Gaur egun dantza taldeek egiten dute gehienbat, baina zenbait tokitan (landa guneetan bereziki) dantza irekiak izaten jarraitzen dute.
  • Ezpata dantzak. Europako antzerako beste dantzen ezaugarri bertsuak dituzte. Ohorezko dantzak izan ohi dira, egun bereziak gogoratzeko egiten dira gehienetan.
  • Festa amaierako dantzak. Ziklo baten amaiera eta ondorengo baten hasiera antzezten dute. Adibidez, inauterietan jaia eta parranda girotik garizumako garaira pasatzea gogorarazten dute.
  • Euskal dantzak
JOS_9987.JPG JOS_9826.JPG

Historia

XX. mendeko musika bezala ezagutzen dena I Mundu Gerratearen ostean du bere hasiera, zehazki dodekafonismoaren agerpenari lotuta agertzen da. Garai horretan musikaren inguruan esperimentazio ugari egiten da eta musika estilo asko eta korronte ezberdinak agertzen dira.

Ezaugarri orokorrak.
Etengabeko berrikuntza eta originaltasunaren bilaketa izango dira garai honetako ezaugarri nagusia.
Irratia eta gainontzeko komunikabideen garapenarekin eta hedapenarekin musika inoiz baino arinago helduko da entzuleengana, eta hauek arinago epaitzeko aukera izango dute. Honen ondorio zuzen bat, entzulegoa originaltasuna baloratuko duela izango da, hau da, estilo berriak berehala bereganatzen ditu eta gauza berriak bilatuko ditu, berriro txundituko duen zerbait nahi du.
Konpositoreek ere, berehala jasotzen dute gainontzekoek egiten dutenaren berri eta originaltasunaren bila arituko dira.